Praktiketan ginela, 6. mailako
ikasleekin egin genuen lan. Kurtso honetako irakasle guztiek (gela bakoitzeko tutore eta laguntzaileek) urte osoan zehar egindakoa praktikan jartzeko (zeharkako moduan landu ahal izatekoa) eginkizun bat proposatu zuten: ikasleek
kurtso amaierarako festa bat antolatzea. Guzti hau gauzatu ahal izateko, gela
bakoitzak (irakasleak nahi duen moduan egokituta) sei klase ordu eskainiko zizkion ikasleei jarduera burutu ahal izateko eta horixe bera ikasgelan egin
beharko zuten.
Ikasleen egitekoa, kurtsoaren azken eguneko festa eratzea izan zen. Ikasleek euren artean festa nola antolatu adostu behar izan zuten; horretarako, eginkizunak banatu behar izan zituzten talde ezberdinak osatu ondoren. Nahiz eta ikasleek baliabideak haien kabuz bilatu behar zituzten, eskolak zenbait irizpide azaldu zizkieten: 100€ izango zituzten presupuesto, musika aparatua eskuragarri izango zuten (musika, aldiz, ez), janariak ezingo zuen glutenik izan eta gonbidapenak egin beharko zituzten eskolatik kanpoko jendea ekitaldira joan ahal izateko.
Lehen esan bezala, honekin guztiarekin urtean zehar egindakoa praktikan jartzea lortu nahi zuten eta landutako zenbait gauza hurrengoak ziren: hizkuntza komunikaziorako konpetentzia (kideekin adosterako garaian berbaldia jartzen baitzuten prozesuan), matematikarako konpetentzia (festa antolatzeko garaian, erosi beharreko guztia kalkulatzearena kontuan izan behar baitzuten), gizarte eta herritartasunerako konpetentzia (gainontzeko kideekin jarrera egokia izaten eta adostasunetara iristean, gizartean bizitzen ikasiko zutelako), arduraz bizitzen ikasteko konpetentzia (bakoitzak dagokion lanari ekin behar zionean, horixe berak izango zuen bere lanarekiko ardura, eta bizitzan zehar beste zenbait egoeren aurrean arduratsua izaten erakutsiko baitzion), eta elkarrekin bizitzen ikasteko konpetentzia (azken-finean, guztien artean lana burutu ahal izateko, elkarlanean errespetuzko jarrera mantendu behar baitzuten).
Finkatutako helburuak aproposak ziren ikasleentzat, baita eskola girorako ere, honek ikasleen hezkuntza garatzen laguntzen baitzion. Gainera, betebeharreko puntu guztiak norbere helburu zehatza zuen eta finkatutako bakoitza bete ziitekeelakoan hautatuta zegoen. Guzti honenik ikasleek zerbait ikasiko zutela ziurtatzen zen eta ikasitakoa luzarorako mantenduko zitzaiela ere baieztatu zitekeen; bizitzan zehar gerta daitezkeen egoera desberdinetara egokitu zitezkeen ikasitako jarduerak. Hala ere, praktikan lortzea espero zena betetzen ez bazen ere, beti egongo litzateke bertatik ikasi zuten zerbait, bai ondo egindakotik ikasiak eta baita akatsak berriro ere ez gauzatzetik ikasiak ere. Beste aldetik, kidetasunaren eta elkarlanaren giroa sortzea espero zen, guztien artean proiektuan parte hartzerako garaian. Hortaz gain, tutoreen eta gainontzeko irakasleen arteko harremana zuzena eta adostasunezkoa izan beharko zen proiektua martxan jarri eta aurrera eraman ahal izateko.
Egitekoa martxan jarri ahal izateko, lehenik eta behin lortu nahi ziren helburuak finkatu behar ziren. Ondoren, helburu horiek lortzeko zein eginkizun bete behar zen zehaztu, eta eginkizun bakoitzeko ikasle talde bat sortuko zen. Jarraian, eginkizun bakoitza gauzatu ahal izateko, talde bakoitzak baliabideak bilatu beharko d
zituen. Azkenik, proposatutako helburu guztiak bete ondoren, ikasleak dena bateratzeko prest egongo ziren.
Lana bukatu eta gero, ebaluazioari ekiteko garaia izan zen. Bertan, talde lanaren sustapena, jarrera, jarduerarekiko interesa, kalkulu matematikoen garrantzia eta hauexek ondo egiten zekiten ikusi, informazio bilketaren txukuntasuna, ideiak ordenatzeko gaitasuna, lanarekiko koherentzia, ardura, eta errespetua eta asertibotasuna bezalako joerak izango ziren kontuan.

Praktika ona from Mirentxuu