Urriaren 6ko astelehen arratsaldean, Amara Berri Ikastolatik Amando izeneko maisu bat etorri zen bertan hezkuntzarekin batera izaten duten IKTari buruzko hitzaldi bat ematera. Esan zigun bezala, teknologiaren erabilpenari paper garrantzitsua eskaintzen diete, eta hori guztia nonbaiten islada daitezen, ikastolako web orrian argitaratzen dituzte egindako proiektu guztiak (www.amaraberri.org), hauxe bera egunero eguneratzen dutelarik.
Hasteko, plano orokor batean zentroaren deskribapen bat egin zigun. Nahiz eta Amara Berri ikastola soil bat izan, bi eraikinetan banatuta dagoela azaldu zigun; bata Morlans eta bestea Ferrerias izenekoak. Gainera, bi espazio hauek naiz eta berdinak izan (gela kopuru berdinak dituztelarik), ikaslegoa nahasturik mantentzea aberasgarriagoa gerta daitekeela uste dute; hau da, arraza desberdineko haurrak edota euskara edo gaztelaniako hiztunak nahasturik mantentzean, batak besteari gauza ezberdinak erantsi diezaieketela pentsatzen dute.
Amara Berrik egunkari bat du non egunero 4 ikasle izaten dira arduradun eta bertako atal guztiak (hala nola, elkarrizketak, asmakizunak, txisteak, berriak...) sortzen dituzten; egunkaria egiten hasi aurretik, paper bat bete behar dute plangintza moduan. Hau, hitzak esaten duen bezala, egunero argitaratzen den lan bat da (web orrian ipintzen dute eta ikasle bakoitzari txuri-beltzeko kopia bana ematen diete) eta argilalpena bi eraikinen artean tartekatzen da (egun bateak Morlanseko ikasleak arduratzen dira, eta hurrengo egunean, Ferreriasekoak).
Beste aldetik, irrati saila ere badute. Saio hauek ikastolako web orrian zein Amara Berri aldeko irrati kanalean soilik entzun daitezke. Lana banaturik eta antolaturik dagoenez, ikasle batzuk mezuak transmititzeaz arduratzen dira, eta beste batzuk, ordea, musika eta soinua manipulatzeaz.
Lehen aipatu bezala, ikastolak ikasle ugariak nahasturik ditu, bertan haur gorrak ere daudelarik. Hauek normalean telebista sailean agertzen dira, horrela azpihizkiak agertu daitezen. Hemen ere, ikasleek haien artean lana banaturik dute, eta batak kamara aurrean prestatutako saioa eskaintzen duen bitartean, besteak grabatzeari ekiten dio, besteak beste. Orainarte azaldutako ekintza guztiak gela berean gauzatzen dira baina hauxe bera zatitan banatuta dagoelarik (irratia, telebista, prentsa...).
Azkenik, txikiweb-a dute, bertan Morlans-eko eta Ferreriaseko ikasleek (egun bakoitzean tokatzen zaionari) nahi dutenari buruzko testuak idazten dituzte; hala nola, haien lagunei, gustoko ekintzei, animaliei... buruz hitz egiten dute.
Laburbilduz, gaur egungo garaian IKT-a oso mulgilduta dago hezkuntza sailan, baina ez dute denek erabiltzen beharko litzatekeen bezainbeste. Amara Berri Eskolak, aldiz, oso barneratuta ditu teknologia berriak irakasterako garaian eta ikasleak haien kabuz gailu berriekin harremanetan jartzea sustatzen du.

No hay comentarios:
Publicar un comentario