Astelehenean, hilaren 29an, Donostiako Ekintza Ikastolatik Joxi eta Mertxe etorri ziren IKT-en inguruko hitzaldi bat eskaintzera. Bertan, ikastolak urteen zehar izan duen IKT-n garapenaren inguruan hitz egin ziguten, baita, gaur egun dituzten eta erabiltzen dituzten baliabide teknologikoen inguruan sakonduz. Ikastolako bi irakasle hauek teknologia berrien txertaketaren prozesua bizi dute, eta aldaketa hori uholde teknologikoa bezala definitzen dute.
Erabiltzen dituzten programen artean Word, Publisher, Power Point, Pinacle Moovie Maker, Prezzi, Slideshow, Dropbox... aurki ditzakegu. Irakasle hauek beharrezkotzat ikusten dute IKT-en erabilera Haur eta Lehen Hezkuntzan. Irakasleen Informazio, Komunikazio eta Teknologien formakuntza egokia oso garratzitsua dela diote, izan ere, familiak ere geroz eta formatuago daude teknologikoki eta bi irakasle hauek diotenez, geroz eta guraso geihago daude oharrak, notak... ikastolak eskaintzen duen plataformatik jaso nahi dituena.
Beste alde batetik, ikasketa zentruan gertatzen diren gertakari guztiak dokumentatzeko ohitura hartzen ari da ikastola, Reggio Emillia eredua jarraituz. Modu honetan, ikasukntza prozesua ebaluatzea errazagoa izaten baita.
Software-ari dagokionean, euskal hizkuntzan dagoen materiala ez da oso aberatsa. Esna, Disney, Creative, Ikastolen elkartea (txango, txirritx...), Anaya, Pirritx eta Porrotx, Klik programa, poissounrouge.com ... programak erabiltzen dituzte,
Hala ere, aipatu beharrekoa da Ekintza Ikastolak guraso eta publikoarekin partekatu dezakeen blog bat duela. Blog honek, ikasleek gauzatzen dituzten ariketak gurasoek ikusgai izatea du helburu. Gainera, prozesuan dagoen beste proiektu bat Ekintza telebista da, hau da, irakasleek webgune bat sortzen dute euskara sustatzeko ikasleen artean. Helburu nagusia, ikasleek euskara ikastolaz kanpo ere erabiltzea da, horretarako, ikasleek "telebistarako programaketa" bat prestatzen dute, eta ondoren grabatu egiten dute.
Azkenik, webgune ofizial bat ere badute www.ekintza.org dena. Ikastetxe guztiek webgune ofizial bat izatea ezinbestekotzat jotzen dute Ekintza Ikastolako langileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario