Wikipedia

Resultados de la búsqueda

martes, 30 de septiembre de 2014

IKT-ak Ekintza Ikastolan

 Astelehenean, hilaren 29an, Donostiako Ekintza Ikastolatik Joxi eta Mertxe etorri ziren IKT-en inguruko hitzaldi bat eskaintzera. Bertan, ikastolak urteen zehar izan duen IKT-n garapenaren inguruan hitz egin ziguten, baita, gaur egun dituzten eta erabiltzen dituzten baliabide teknologikoen inguruan sakonduz. Ikastolako bi irakasle hauek teknologia berrien txertaketaren prozesua bizi dute, eta aldaketa hori uholde teknologikoa bezala definitzen dute.

Erabiltzen dituzten programen artean Word, Publisher, Power Point, Pinacle Moovie Maker, Prezzi, Slideshow, Dropbox... aurki ditzakegu. Irakasle hauek beharrezkotzat ikusten dute IKT-en erabilera Haur eta Lehen Hezkuntzan. Irakasleen Informazio, Komunikazio eta Teknologien formakuntza egokia oso garratzitsua dela diote, izan ere, familiak ere geroz eta formatuago daude teknologikoki eta bi irakasle hauek diotenez, geroz eta guraso geihago daude oharrak, notak... ikastolak eskaintzen duen plataformatik jaso nahi dituena.

Beste alde batetik, ikasketa zentruan gertatzen diren gertakari guztiak dokumentatzeko ohitura hartzen ari da ikastola, Reggio Emillia eredua jarraituz. Modu honetan, ikasukntza prozesua ebaluatzea errazagoa izaten baita.

Software-ari dagokionean, euskal hizkuntzan dagoen materiala ez da oso aberatsa. Esna, Disney, Creative, Ikastolen elkartea (txango, txirritx...), Anaya, Pirritx eta Porrotx, Klik programa, poissounrouge.com ... programak erabiltzen dituzte,

Hala ere, aipatu beharrekoa da Ekintza Ikastolak guraso eta publikoarekin partekatu dezakeen blog bat duela. Blog honek, ikasleek gauzatzen dituzten ariketak gurasoek ikusgai izatea du helburu. Gainera, prozesuan dagoen beste proiektu bat Ekintza telebista da, hau da, irakasleek webgune bat sortzen dute euskara sustatzeko ikasleen artean. Helburu nagusia, ikasleek euskara ikastolaz kanpo ere erabiltzea da, horretarako, ikasleek "telebistarako programaketa" bat prestatzen dute, eta ondoren grabatu egiten dute.

Azkenik, webgune ofizial bat ere badute www.ekintza.org dena. Ikastetxe guztiek webgune ofizial bat izatea ezinbestekotzat jotzen dute Ekintza Ikastolako langileek.

lunes, 29 de septiembre de 2014

Youtube tutoriala

Zer da youtube?
Youtube, erabiltzaile moduan erregistratu diren nabigatzaileek bideoak partekatzeko eta igotzeko sortutako plataforma da. Erregistratu gabe dauden erabiltzaileak, publikoki igota dauden bideoak besterik ezin dituzte ikusi.

Zertarako erabiltzen dugu?
Gai jakin baten inguruko informazioa aurkitu dezakegu webgune honen bitartez. Unibertsala denez, bideo bat argitaratzen den momentu beretik argitaratzaileak badaki edonork ikusi eta komenta dezakeela, modu honetan, komunkazio bide erraz, azkar eta on bat lortu baitaiteke. Bertan, bideo aniztasun izugarria aurki dezakegu, hala nola, bideo zaharrak, gaur egungoak, dokumentalak, etxean sortutako bideoak, produktu ezberdinen instrukzio edo tutorialak, programak, bideoklipak, etab. Plataforma honen bitartez, zenbait autorek egiten dituzten publikazioak ospetsu bihurtu daitezke, euren zaletasuna plazaratzeko bitarteko aproposa baita, adibidez, gaur egun hain ezagunak bihurtu diren Justin Bieber edota Pablo Alboran bezala.

Nola erabiltzen da? Nola egin dezakegu kontu bat? Nola sortu kanal bat? Pribatua ala publikoa? Galdera guzti horien erantzuna jarraian azalduko dizuegun bideo tutorialean aurki ditzakezue.


miércoles, 24 de septiembre de 2014

PLEa definitzen

PLEa (Personal Learning Enviroment) ikaskuntza enfokatzeko edota ulertzeko modu bat da; ez da softwarra eta ez du titulaziorik eskaintzen. Zuere esku uzten du norengatik ikasi, zer ikasi eta ze material erabili. Zeuk ere erabakitzen eta markatzen dituzu zeure helburu propioak.

PLEa, hiru zatitan bana dezakegu denboran zehar eguneratu egiten ditugunak: herremintak, baliabideak eta informazio iturriak (beste batzuek sortutakoak), eta PLN (Personal Learning Networks). Azken hau, kontatuan mantentzen pertsonek osatzen dute; hauekin bi modutara komunika gaitezke: alde batetik, objektu digitalen bidez, adibidez, blog baten post bat irakurriz, edo zuzenean facebook edo twitter bezalako lekuetan “foro”antzekoak sortuz.

Jarraian gure PLE-ak eskaintzen dizkizuegu:

Miren: 

Bi multzo ezberdinetan banatu dut nire PLE-a. Batetik, alderdi informalean erabiltzen ditudan aplikazio, gailu, baliabideak... bereizi ditut, eta bestetik, alderdi formalean erabiltzen ditudanak.

Lehenik eta behin, zehaztu nahi dut, bai alderdi informal bai alderdi formalean erabiltzen ditudan tresnak erabiltzeko inongo arazorik ez dudala. Izan ere, ia gehienak betidanik ezagutzen ditudan gailuak dira eta betidanik ezagutzen ez ditudan horiek pixakanak neureganatzen joan naiz.

Alderdi informalean ezagutu dituadanak, nire interes propioengatik ezagutu ditut eta baliagarriak gertatzen zaizkidalako erabiltzen ditut. Saltseatuz, ibiliz, arituz, ikasi ditut erabiltzen eta jakinmina eta interesa izan dira gailu horiek erabiltzeko motibazioaren ikur nagusi. Gaur egun, E-book-ean gordetzen ditut ia irakurtzen ditudan liburu guztiak, korreo elektroniko bidez lagunartean liburuak partekatzen ditugu eta ondoren liburu teknologikoetan atxikitzen ditugu. Telebista ere, etxebizitza guztietan ezinbestekoa bihurtu da eta gehien gustatzen zaizkigun telesai edo filmak ikusteko aukera izaten dugu tarteka. Hala ere, nire denbora geihena Spotify-en nabigatzen pasatzen dudala ere esan behar dut, musikazalea naiz eta geihen gustatzen zaidan musika entzuteko aukera emateaz gain, azken arrakastak zein diren ere azaltzen dizkit aplikazio honek. Bestalde, irratiaren bitartez ere musika berria ezagutu dezaket baita musika barietate ezberdin batetaz gozatu ere.

Facebook, tuenti, snapchat, Skype, Whats App... lagunekin komunikatzeko ditudan bitartekorik hobenak dira. Facebookek eta tuentik funtzio berdina dute, baina, momentu honetan geihago erabiltzen dut facebooka, arrazoia zein den ez dakidan arren, moda kontuak akaso. Bi aplikazio horiei esker, lagunekin argazkiak partekatu ditzazket eta bertan aurkezten duen txataren bitartez lagunekin kontaktuan jartzeko aukera bikaina ere ematen dit. Whats App-a lagunekin eta orokorrean, jendearekin harremanetan jartzeko dudan modurik egokiena da momentu hauetan niretzat. Aplikazio hau ia telefono mugikor guztietan aurkitu dezakegu gaur egun, eta kontuan harturik ia 24 ordu igarotzen ditugula telefono mugikorra gainean izanik, oso erraza da harremanetan jarri nahi den horrekin komunikatzea. Snapchat aplikazioaren bitartez, aldiz, unean bizitzen ari naizenari argazkia atera diezaioket eta nahi dudan lagunekin partekatu dezaket momentuan ikusten ari naizena, bere funtzioa honako hau da: argazkien bitartez lagunekin harremanetan jartzeko aukera ematen dizu aplikazio honek, segundu zehatz batzuetan besterik ez dira proiektatzen argazkiak eta ez dira besteen mugikorrean almazenatzen.

Alderdi formalean erabiltzen ditudan gailuei erreparatuz gero, ia denak eskolan ladutakoak izan direla argi ikus dezaket. Microsoft office-ko aplikazio guztiak eskolan landu ditut urte guzti hauetan eta pixkanaka pixkanaka arazorik gabe erabiltzeko gaitasuna eskuratu dut. Google eta googlek eskaintzen dituen aplikazioak, hala nola, blogger, gmail, drive... garatzen joan diren einean ezagutuz joan naiz eta garapen horrekin batera nire ikaskuntza prozesua ere lantzen joan da, beraz, aplikazio hauek erabiltzeko inongo arazorik ez dut aurkitzen. Hala ere, badira zenbait aplikazio duela urte gutxi ezagutu ditudanak, besteak beste, Audacity, Cmap Tools, Slide.ly, Movie Maker... Hauek ezagutzen ditudanetik ez da denbora asko igaro eta gailu hauek modu eraginkorragoan erabiltzeko geihago landu behar ditudala argi ikusten dut. Saltseatuz, galdetuz, arituz... ikas dezaket ahalik eta etekinik handienak ateratzeko aplikazio hauetatik.

Azkenik, modu formal batean erabiltzen dudan azken plataforma Twitter da. Twitterren bitartez azken albisteetaz ohartu naiteke, geihen interesatzen zaizkidan orrialdeei jarraituz eta zer publikatzen duten ikertuz. Jarraitzen ditudan orrialdeen artean Tolosaldea.info, HaziHezi, HikHasi, EiTB kultura, naiz.info, donostiako zinemaldia, zenbait musika taldeen orrialdeak, etab. Plataforma honek geihen interesatzen zaizkidan albisteak irakurtzen laguntzen dit, modu ordenatu eta egokian informatuz.


Ane:

Nire PLEan, bi arlo handitan banatu ditut: batetik formala, eta bestetik informala. Hala ere, banaketa hau ez da guztiz zehatza, zenbait elementu (Facebook, Gmail) bietan egoteko aukera dute eskaintzen dizkidaten erabilerak anitzak baitira.


Bi arloen barnean, beste bi multzo sailkatu egin ditut; formatean ikasteko eta talde lanetarako gailuak desberdidu ditut. Lehenengo multzaren inguruan, esan beharra daukat, heldutasunerako bidean osatuz joan naiz; txikitatik, testu liburuak izan dira ikasteko iturri garrantzitsua, baina urteak pasa ahala, internetek ere eskaini ditzazkedan tresnak, Moodle, Facebook, prezi, Word, Power Point, Wikipedia, Slideshare… gehitu eta asko erabili ohi ditut. Blogger ere, ikasteko balio izan dit; baina orain, talde lana egiteko herramienta bezala erabilitzen dut (Blog hau izan daiteke honen adibide). 


Bestalde, talde lanetarako Dropbox Whats App eta Gmail bezalako aplikazioak oso baliagarri izan da parte hartu dudan talde lanetarako azke urte hauetan, taldekideekin informazio, datu... etab modo erraz eta azkar batez. Azkeneko bi aplikazioen kasuetan, komunikaziorako erraztasunak ere eskaini didate, eta beraz, arlo informalean ere sailkatzea erabaki dut, komunikazioaren sailean, mugikorra, Skype eta Facebook, Twitter eta Snapchat bezalako sare sozialekin batera. Hauetan bideo, argazki, edo idatzi motz zein luzeen bidez, edozein lekutik edozein lekura dagoen lagun edo senideekin komunikatzeko aukera ematen didate.

Arlo informalean ordea, aisialdirako erabiltzen ditudan gauzak zerrendatu ditut: Lehen aipatutako sare sozialek eta mugikorra entretenimenduz gainezka daude; hauekin ahal dut egunkaria, bitxikeriak edo iragarkiak irakurri, dendetan dauden nobedadeak kontsultatu, edota argazkiak konpartitu eta ikusi, besteak beste.

Hemen ere aipatzekoa da Blogger eta Ebooka betetzen dituzten funtzioak. Irakurtzea gogoko dugunoi, gure liburu edo irakurketa gura asetzeko tresna paregabeak dira, erlaxatzeko metodo bikania dira nire iritziz, erabilerrazak eta edonon erabil dezakegunak dira ere.

Azkenik, ezin ditut ahaztu Youtube eta Spotify nigatik egiten duten lana. Musika entzuteko eta deskargatzeko tresna erraza eta azkarra dira. Momentuoro okurritzen zaidan bideo edo abesti bat bilatu eta behin eta berriz dohainik entzuteko aukera ematen didate. Eta hori gutxi balitz, niretzat musika erlaxatzeko eta eguneroko bizitzaren zeregin eta estresetik ihes egiteko era paregabea aurkitu dut hauek erabiliz.


Noemí:

Gaur egun PLE-ak gure bizitzaren parte bihurtu direla argi ikusten dugu. Lehen modu ez digitalean gauzak egin genitzakeen aldean, orain hala egiteko oztopo edota zailtasunak aurkitzen ditugu; izan ere, teknologia gure bizitzan txertatu izana eginkizunak modu praktikoagoan bihurtzea egiten baitzaigu. 

PLE-ak erabiltzeko momentu aproposa edozein izan daiteke, beti ere bakoitza bere ingurugirora egokituta dagoen. Adibidez, eskolan edota lanean erabili ditzakegun teknologiak ez dira zergatik bertatik kanpo (hala nola, kalean eta lagunartean) erabiltzen ditugunen berdinak izan behar. 

Nik, pertsonalki, txikitan ez dut gailu digital handirik erabili; haurra nintzela ez nuen ez Game Boy ezta Play Station bezalako jostailurik izan. Behin adin “egokia” nuela, mugikorrarekin hasi nintzen. Orain, sakelako telefonorik gabe bizitzea pentsaezina egiten zait. Mugikorrari esker besteekin komunikatu gaitezke, eta bertan izan ditzakegun zenbait aplikaziak direla eta, besteen bizitza jarraitu dezakegu; hau da, Facebook-a bezalako programei esker lagunek igotzen dituzten argazki edota gertakizunak momentuan ikusi ditzakegu. 

Garaiak aldatzen dijoaz heinean, modak ere aldatzen doaz. Adibidez, lehen nire belaunaldiko eta inguruko pertsonen artean oso erabilia zen Tuenti-a. Orain, aldiz, hori gehiengoek erabiltzeari utzi diote eta Facebook-a jarri dute horren ordez. Beste aldetik, asko erabiltzen den imaginaren bidezko komunikazioa Skype-a da; honek eskaintzen digunaz baliatuz, zuzenean pantailaren beste aldean dagoen pertsonarekin hitz egin dezakegu, ahotsa zein irudia batera ikusiz. Korreoz ere erlazioa mantendu daiteke, nahi dugun pertsonari mezu bat bidaliz (idatzizkoa, baita bideoak edota argazkiak ere). Lehen aipatutako bi sareek ere (Tuenti-a eta Facebook-a) hori egiteko aukera eskaintzen digute, bertan erantsita duten Chat-aren bitartez zuzeneko mezuak bidaltzen dituelarik. Hala ere, momentu honetan gehiengoek erabiltzen dugun komunikabide ohikoena (eta erosoena) Whatsapp-a da. Hauek dira nik gehienbat erabiltzen ditudan komunikabideak. 

Hortaz gain, aisialdian ere zenbait  PLE-ak erabiltzen ditugu, nahiz eta ohartu gabe egin. Adibidez, edozein momentutan telebista ikusi edo irratia entzuten ditugu, eta egiten dugun horri garrantzirik ematen ez diogunez, ez gara behar bezala jabetzen egiten ari garen hortaz. Youtube bezalako kanalei esker, bideoak ikusi (edozein momatakoak; hala nola, beldurrezkoak, film zatiak, dokumentalak, barregurazkoak…) edo abestiak entzun ditzakegu (kontzertu moduan, karaokean, bideoklip-ak…). Musika entzuteko beste aukera bat Spotify-ren bitartez izan daiteke, bertan nahi duzun taldearen abestiak edota abesti zehatzak entzun ditzakegularik. Gainera, nonbaiten abestiren bat entzun ezkero eta gustuko duzun horren izenburua eta egilea ezagutu nahi baditugu, nahiko da Shazam-a piztearekin; programa honek musikak identifikatzen ditu eta momentuan abestiaren datuak eskaintzen dizkigu. Beste esparru batera joanda, aisialdian nik erabiltzen dudan aplikazioetako bat Instagram da, bertan argazkiak eta bideoak igo ditzaket, eta lagunek igotakoak ere ikusi ditzaketelarik; gainera, hauetan komentatu dezakezu eta gustuko duzula ipini ere (like-ari emanez).

Modu formalean, ordea, informazioa eskuratzeko Youtube, Wikipedia, Google eta testu liburuak izan ditzakegu, besteak beste. 

Bukatzeko, lanak edota proiektuak egiterako garaian, Egela edota Moodle bezalako web orriak erabili ditzakegu, eta bertan, irakasleek haien karpetetara igotzen dituzten lanei buruzko jarraipenak ikus ditzakegu, horrela lanen prozedura zuzentasunez jarraitu ahal izateko. Lanen inguruan jarraituz, oso erabilgarriak dira Power Point-a bezalako tresnak aurkezpenak egin ahal izateko. Aurkezpena egin aurretik, lana idatziz egin behar izaten dugu eta horretarako Word bezalako herreminta erabil dezakegu, bertan idatzi ahal izateko eta aldi berean idazkiarekin erlazionatutako argazkiak txertatzeko aukera izanik. Gainera, ikasgai batzuetan Blogger-a erabiltzen dugu, bertan lanak igo ahal izateko (taldekide bakoitzak bere etxetik informazioa bertara igo dezake, eta gainontzekoek haien ordenagailuetatik ikusi, informazio gehiago erantsi eta zuzendu) eta irakasleak bertatik zuzendu ahal izateko. Azkenik, lanei buruzko kontzeptu mapak egiteko oso aproposa da Cmaps Tools erabiltzea.


WEB 2.0 ren definizioa

ZER DA WEB 2.0?

Web orri dinamiko bat da, zein web edukien sormena, komunikazioa ematea, web tresna hauen bidea erraztea eta sormena sustatzea helburutzat duen. Erabiltzaile guztiek uneoro bertan informazioa jaso eta aldatzeko aukera dute eta orrialde honek informazioaren kontrola izateko aukera ematen dio parte hartzen ari denari. Gainera, erabiltzailearen jarrera aktiboa eta parte hartzailea da. Web-aren barnean teknologia ezberdinak aurkitzen dira: softwarea, mezuen protokoloak, estandarretan oinarrituriko nabigatzaileak... Web 1.0 orrialdeak, aldiz, ez dizkie aukera hauek ematen erabiltzaileei. Informazioa jasotzeko besterik ez du balio, erabiltzailea kontsumitzailea besterik ez delarik. Gaur egun, berriz, web 2.0-ren bitartez erabiltzailea kontsumitzailea eta ekoizlea da; bertako materiala erabiltzaileak sortua da, askatasuna ematen du, erraztasunez erabili daiteke... Web-a etengabeko garapenean doa, izan ere, egitura aldetik innobatzailea da eta edonork edonon du interneterako sarrera. 

WEB 2.0ren definizioa osatzen gindoazela, folksonomia eta etiketaje terminoekin topatu gara, eta horregatik, azalpen txiki eta erraz bat gehitzea pentsatu dugu. Hona hemen:

Folksonomia, etiketen bidez web orrietan azaltzen diren gauzei (informazio edota eranskinei, hala nola) etiketa bat ematean datza; hierarkiarik gabe sailkapen bat egiteko balio du. Adibidez, blogetako idazleek gure sarrerak modu batez sailkatu ditzakegu, gaiaren inguruko etiketak ipinita; horrela, irakurleek soilik interesa duten etiketetan klik eginez, irakurri nahi dituzten sarreretara sar daitezke.

Gizarte baten barnean egiten diren sailkapenak ere existitzen dira; hauek, etiquetaje soziala bezala identifikatzen ditugu. Folksonomiak ez bezala, honek hierarkizazio bat suposatzen du. Adibidez, ikasgela baten barruan “talde” desberdinak sor ditzakegu gaitasun edo ezaugarri batzuen arabera: guapoak, ikasle kaxkarrak edo adimentsuak, kirolzaleak…

Amaitzeko, onuragarri gertatu zaigun bideo hau konpartitu nahi dugu, WEB 2.0ren inguruko zalantzak argitzeko helburuarekin.

https://www.youtube.com/watch?v=AJQNCbGBMjM

martes, 23 de septiembre de 2014

TEKNOGRAFIA


Miren Pastor de Slidely by Slidely Slideshow


Teknografia teknologiak bizitzan zehar jasan duen garapen prozesuari deritzo, eta kasu honetan, gu jaio ginenetik ezagutu edota eskutartean izan ditugun teknologiak (digitalak zein ez digitalak) azaltzen ditugu teknografia hontan.

90. hamarkadan jaioak gara eta beraz, bertan jaio garen guztiok antzeko teknologiak ezagutzen ditugula suposatzen da; batzuk, zein urtetan jaio diren kontuan izanda (hamarkadaren hasieran, erdialdean edo bukaeran), zenbait gailu jaiotzetik ezagutu dituzte eta beste batzuk, ordea, hazten joan diren heinean ezagutu dituzte; Rubik kuboa, Game Boy-a, Play Station-a, Kasetea, bideo VHS-a... besteak beste. Natibo digitalak garela argi dago, horregatik batzuetan zenbait tresnen funtzionamendua gurasoek baino lehen erabiltzen jakin ditugula nabaria da. Beste aldetik, lehen pentsaezina zen argiz beteriko, musikadun... aparatuak gure eguneroko bizitzan normaltasunez murgilduta egotea.

Teknologia berriekin batera hazten eta gure garapenean ere hauek txertatzen joan gara; hala nola, NAN dokumentua, Bluetooth-a, USB-a, DVD-a, CD-a, telefono mugikorra, korreo elektronikoa eta Google. Teknologia etengabe garatuz doan arren, pixkanaka-pixkanaka hau erabiltzen jakin dugu. Gaur egun oso ohikoa bihurtu den ekintza bat, online erosketak egitea da eta aurrerakuntza hauek erosotasuna ere ematen digute.

Gainera, digitalki konpetenteak izateko berrikuntza teknologiko guztien berri izan behar dugu. Horrexegatik oraingo ia eskola guztiek Eskola 2.0 proiektua jarraitzen dute, hau da, ordenagailuak, proiektoreak... erabiltzen dituztela. Honela, garaian garaiko teknologiak ulertu eta erabiltzen jakingo ditugu. Gainera, normaltzat ikusten hasi garen ekintzetako bat jende heldua (aiton-amonak barne) teknologia digital berrietara moldatzen hasi direnarena da. Hortaz gain, haurrak ere txikitatik telefonoak eta halako gailu digitalak erabiltzen hastea ohikoa bihurtu da.

Gure IKT esperientzia hurrengoa izan da: denbora pasatzen joan den heinean agertzen joan diren teknologia berrietara moldatu garela, bai modagatik, baita beharrarengatik ere (eskolak eskatuta edota komunikatu ahal izateko). IKT-aren inguruan bidean aurkitzen joan garen gauza guztietatik gutxi gora-behera denetatik egiten dakigun arren, horietako bakoitzean sakontzea eta haren inguruan gehiago ezagutzea eta ikastea falta zaigu. Horretarako, ikastaro espezializatuetara joatea ondo legoke (adibidez, informatika ikastaroetara).

IKT-en erabilpena eskoletan

Bistakoa da IKT-ek garapen nabarmena izan dutela azken bi hamarkada hauetan eta garapen horrekin batera hezi garela 90.hamarkadako gazteak. Hezten joan garen einean, teknologia berriak ezagutzen joan gara eta naturaltasunez moldatu gara aldaketa horietara; hortaz, natibo digitaltzat jo dezakegu gaur egun geure burua.

Geure gaur egungo jakintza teknologikoaren oinarririk sendoena eskolan aurki dezakegu, izan ere, eskola aurrerapen teknologiko horiekin batera garatuz eta ikaskuntza metodo berriak aplikatuz joan da teknologiak eskaintzen dizkion erraztasunei esker. Eskolan IKT-en erabilpenaren inguruan izan dugun esperientzia partekatzen badugu, erabilpen hori oso aberasgarria izan dela konturatuko ginateke.

Haur hezkuntzan hasi ginenetik izan ditugu baliabide teknologikoak, nahiz eta hauek nahiko xumeak izan. Ordenagailuaren eta disketearen bitartez joku sinple batzuk proposatzen zizkiguten irakasleek, bertan, balore eta helburu batzuk jorratzeko asmoarekin.

Hala ere, Lehen Hezkuntzan izandako esperientzia teknologikoa askoz ere aberasgarriagoa izan zitzaigun. Gela bakoitzean ordenagailu bana genuen eta baita megafono bana ere, azalpenak, abisuak edota irrati saioak egiteko. Behar zen guztietan informatika gelara joaten ginen ariketa ezberdinak burutzera; hala nola, joku didaktikoetan jolastera, matematikako ariketak burutzera, interneten informazioa bilatzen ikastera, word-a eta dena delako aplikazioen erabilpena sustatzera, ingeleseko zenbait ariketa burutzera, etab. Lehenik eta behin, irakasleek ordenagailuak pizteko eta erabiltzeko pauso eta aholkuak ematen zizkiguten eta ikasleek, kasu honetan gu geuk, interes handiz parte hartzen genuen jakinmina nagusi zen bitartean. Garai horretako errekurtso teknologiko nagusienak ordenagailuak, disketeak, ondoren CD-ak, kainoia... ziren, telebista, VHS-ak eta geroagoko DVD-ak ere ahaztu gabe, edota musika erreproduzitzaileak, kaseteak... ere medio zirelarik. Errekurtso teknologiko guzti hauekin izandako topaketa gehienak planifikatuak izan arren, tarteka planifikatu gabe ere erabiltzen genituen; adibidez, irakasleek gelako giroa lasaitzeko musika klasikoa ipintzen zutenean musika erreproduzitzailearen bitartez, edota ez-jakintasunaren aurrean aurkitzen ginenean interneten informazio kontsultaren bat eginez, besteak beste.

Amaitzeko, esan, haurtzaroan izandako ikaskuntza teknologikoa ez zela bigarren hezkuntzara iritsi arte ebaluatu behar izaten. Haurtzaroan ikasitakoa jakinminaren, saltseatzearen, esperientziaren bitartez bereganatzen dute haurrek eta ez du inolako ebaluazioaren beharrik, guk behintzat ez baigenuen ebaluaziorik izan. Bigarren hezkuntzan, aldiz, ariketa eta froga batzuen bitartez ebaluatzen dute irakasleek ikasleen lana.

lunes, 22 de septiembre de 2014

Lankidetza ikaskuntza

Zer da lankidetza ikaskuntza?
Irakaskuntza – ikaskuntza prozesu bat da non lankideek helburu berdin batera iritsi nahi duten. Taldekideek konpromezua, komunikazioa eta koordinazioa izatea ezinbestekoa da, izan ere, prozesu hori elkarrekin eraiki behar dute. Taldeko funtzio guztiak ongi bermatzeko, lanak edota eginbeharrak banatu behar dira, norberaren gaitasunak kontuan harturik.

 Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materiala?
Informazio iturri ezberdinen bitartez beharrezko materiala lortu eta lortutako informazio guzti horien artetik ideia nagusiak bildu, antolatu eta hitz gakoak argitasunez adieraziz. Behin beharrezko informazio eta ideia nagusiak zehaztu ondoren, lana banatu behar da funtzio ezberdinak egokituz lankide bakoitzari helburu orokorrera iristeko. Azkenik, lana konpartitzeko interneteko sareen bitartez partekatzea da modu eraginkor , eroso eta azkarrena. Medio hauen bitartez, lana publikoki edota pribatuki aurkezteko aukera izan dezakegu.

 Zer tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza ikasten?
Nagusiki ordenagailuek, nahiz eta mugikorrek, tabletek… eta antzeko gailuek ere laguntzen gaituzten. Izan ere, hauek aukera ematen digute informazioa edozein momentutan eskuragarria izatea eta aldi berean gainontzeko kideen artean informazio hori zabaltzeko, partekatzeko eta eztabaidatzeko.

martes, 16 de septiembre de 2014

Zer dira IKT-ak eta zertarako balio dute?

Informazio Komunikazio eta Teknologiak, informazioa transmititzeko eta komunikatzeko ahalmena dituen komunikazio tresnak dira, aurrerapen teknologikoak biltzen dituzten baliabide dinamikoak eta komunikazio digitalaren zerbitzuak eskaintzen dituena hain zuzen ere.

Baina, zertarako balio dute?
IKT-en bitartez, komunikazioa erraztu daiteke, baita informazioa bilatzeko, irakasteko, ikertzeko, talde lana sustatzeko… erraztasunak eman ditzazke. Gazte sortzaile eta kritikoak sortzen laguntzen du eta lanbide arloan garatzeko lagungarria gerta daiteke baita kudeatzen ikasteko ere.

CURRICULUM-A

Ikt-a txertatzeko eremu egokiena eskola da, izan ere, ikasle eta irakasleak formatzeko instituzio nagusia da.

Ikt-ren bitartez, irakasle eta ikasleek gaitasun batzuk garatzen dituzte; alde batetik, informazioa transmititzeko eta komunikatzeko ahalmena baita, eta bestetik, informazioa, datuak eta ezaguerak sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta modelatzeko ahalmena delako.

Irakasle eta ikasleen gaitasunak zer motatakoak izan behar duten Red.es dokumentuak zehazten ditu. NETS2-k, aldiz, ikasle eta eskola administratzaileentzako teknologia estandarrak diseinatzen ditu.

Bi proiektu horiek baliatuta, irakasle profil jakin bat lortu nahi da gaitasun batzuk eskuratuz, hau da, autonomoa, Ikt-n trebatua eta herritar bezala konpromezua duena. Modu berean, ikaslearen profil jakin bat lortzea dute helburu, gazte sortzaile, kritiko, ingurune fisiko eta gainerako ardura izanik. Bi aktoreek antzeko konpetentziak partekatzen dituztela esan beharra dago.

Konpetentzietan fokaturik, irakaslea, lanbide arloko garapen eta kudeaketan, eskaini beharreko informazioa eta datuak teknologiaren bidez aurkezten saiatzen da, ikasleek hobeto jaso dezaten ikasi beharrekoa, eta ikaslea, berriz, trebetasun teknologikoan, teknologia eta emandako informazioa ulertzeari eta erabiltzeari loturik dago. Didaktika, pedagogia eta curriculumean, irakasleak ikasgela barnean zein kanpoan gertatutako gaitasunak kontuan hartu eta esperientziak ebaluatzen ditu, eta bizitza osorako ikaskuntzan, ikasleek irakasleengandik zein beste pertsonengandik jasotako gertaerak barneratzen dituzte eta horietatik ikasten dute. Azkenik, herritartasun digitalean, irakasleek gaur egungo komunikabide berriak, hau da, digital-teknologikoak direnak, arduraz eta gauza berriak ikasteko asmoarekin erabiliko dituzte; bitartean, ikasleek bertatik eskuratutako informazioa errespetuz erabiltzen ikasiko dute.

Ikusi dugun bezala, Ikt-n gaitasunak garatzen dira; baina, zer dira gaitasunak? Atributuen nahasketa dinamikoa deitu geniezake (trebetasun, ezagupen, jarrera eta ardurei dagokiena). Garapena, egoera askori irtenbidea emateko ahalmena da eta etengabeko prozesua jarraitzen du. Baina gaitasuna izateko ezagupenak eta trebetasunak testuinguru eta egoera desberdinetan ahalmena izatea da. Horretarako, ulertu, hausnartu eta bereizteko ahalmena izan behar da eta baita “egiten jakitea” ere.

DeSeCo-k, eskaera konplexuak erantzuteko eta askotariko betekizunak modu egokian burutzeko ahalmena du. Ekintza eraginkorra lortzearekin batera, mobilizatzen diren trebetasun praktiko, ezagupen motibazio, balio etiko, jarrera, emozio eta bestelako gizarte eta portaera alderdien konbinazioa da.

Teknologia eta gizartea

Gaur egun, gizartea eta teknologia ia elkar doazen bi termino direla esan dezakegu; izan ere, ezin dugu ukatu, gizartean bizi garen indibiduo gehienak, teknologia berrien eta ez hain berrien beharra sentitzera ailegatu garela, teknologia, urteetan zehar eboluzionatu eta gure bizitzetan txertatu egin baita honi erraztasun ugari eskainiz.

Adibiderik argiena teknologia digitalarekin batera dator: Gaur egun nor ez da sakeleko telefono baten jabe? Eta ez telefono arrunta,baizik eta Smartphone edo telefono inteligentea, inoiz imagina ez genitzazkeen baino aplikazio gehiago erabiltzeko aukera ematen diguna: Idazteko, informazioa bilatzeko, argazkiak eta bideoak egiteko, idatziz eta ahoz komunikatzeko, eguraldia jakiteko, jolasteko, lan egiteko...

Eskola bezalako istituzioak ere teknologia digitalaren garrantziaz eta balioaz konturatu dira eta ez dute atzean geratu nahi izan; gaur egungo gela askotan arbel elektroniko eta ikasleen eskura dauden ordenagailuetaz hornitzen dira, besteak beste; hauek ikasketa medioak ugaritzen dituzte eta aldi berean ikasleak zein irakasleak, mundu teknologikoan harremanetan jartzea lortzen da, arlo desberdinak jorratzen dituzten bitartean.


Egia da horrelako tresneria baliabide anitza eskaintzeko gai dela, minutu pare batean interneten murgildu eta behar dugun guztia aurki dezakegu botoi zehatz batzuk sakatuta. Hala ere, tramankulu hauek eta beraien erraztasunek gure gizartean hain barneratuta egoetak arriskuak ekar ditzaketela ere jakin beharko genuke; adibidez, datu pertsonalen protekzioa kontutan izatea ezagutzen ez ditugun sareetan, edota har dezaketen birus edo troyanoak. Horregatik, manejatzen jakiteaz gain, erabilitako tresnak ekar dezakeen arriskuak ere ezagutzea komeni da; umeen kasuan, familia nahiz eskolaren zereginen barnean egon behar duela uste dugu, teknologia gure etorkizuna bada, guk izan behar dugu teknologia kontrolpean izan behar dugunak.

miércoles, 10 de septiembre de 2014

Gaur egungo gizarteko konpetentzia digitala

Azken urteotan aldaketa ugari eman dira gure gizartean. Aldaketa horien kausa nagusia teknologia digitalen aurrerapauso handia izan da. Teknologiak aurrera egin du modu esanguratsu batean eta horrekin batera herritarrak aldaketa horretara egokitu behar izan dute. XIX-XX.mendeetan alfabetizazioa irakurri eta idaztearekin besterik ez zen identifikatzen. Gaur egun, aldiz, multialfabetizatzea beharrezko bihurtu da.

Multialfabetizazioaren bidez, alfabetizazio bidean dauden horiek ikus entzumenezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa eskuratzen dute. Internetek hartu duen garrantzia mundiala da, eta erabat alfabetatuak izateko beharrezkoa bihurtu da internet ezagutu eta erabiltzen jakitea. Modu honetara, bertan aurki dezakegun informazioa aniztasunetik sinplifikatzeko edota moldatzeko gaitasuna garatzea ezinbestekoa da. Gainera, esandako guztiaz gain, komunikaziorako bide berriak eskuratzea ere oso garrantzitsua da.

Baina, ikaslea digitalki konpetente izateko, irakaslearen lana ez da ba erraza izango, ezta?

Jakin badakigu, bizi garen garai honetan, natibo edota etorkin digital ezberdinekin topa gaitezkeela. Badira zenbait ikasle edota irakasle teknologia berriak ezagutuz joan direnak jaio diren momentutik, beraz, pertsona hauek, natibo digitalak kontsideratu ditzakegu. Tamalez, badira beste zenbait pertsona etorkin digitalak kontsideratu daitezkeenak eta teknologia digitaletan konpetenteak izateko lan gehiago egin beharko dutenak. Horregatik, oso garrantzitsua da irakaslearen jarrera zehaztea teknologia alorrean. Zenbait irakasle nahiko teknofilikoak gerta daitezke, hau da, teknologia beharra ikusten dutenak txoko guztietan. Jarrera hau ikasleei transmititzea ez litzateke oso egokia izango, izan ere, horrelako behar edo teknologiarekiko dependentzia transmititzea ez baita egokia. Bestalde, irakasle teknofobikoak ere aurki ditzakegu, teknologiari beldurra edo ignorantzia azaltzen diotenak. Kasu hau ere ez da egokia ikasleari beldurra edo interes eza zabalduko bailioke.

Beraz, argi dago irakasleak konpetentea izan behar duela teknologia digitalean, izango dituen ikasleak ere konpetentek digitalak izan daitezen. Baina, aurretik ikusi dugun bezala, modu koherente batean transmititu behar da teknologia digitalaren garrantzia. Ez beldurrik ez dependentziarik sortu gabe, bien arteko ideia berri bat transmitituz. 

Multialfabetizazioa

Zer da multialfabetizazioa?

Multialfabetizazioak, aurretik alfabetazioa zena (irakurri eta idatzi) kontsideratzeaz gain, ikus entzumenezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoa eta informazioaren alfabetizazioa batzen dituen kontzeptua da. Multialfabetizazioak zentzua izan dezan, hiru alfabetizazio motek uztartuta egon behar dute. Horietako bakoitzak indibidualki ez bailuke zentzurik izango. Ikus entzumenezko alfabetizazioak, publizitateak, zineak edota telebistak transmititzen duena ulertzea eta interpretatzea eskatzen du. Alfabetizazio teknologikoak, interneta, software-a eta hardware-a bezalakoak kontrolatzeko gaitasuna izatea eskatzen du. Informazioaren alfabetizazioak, aldiz, interneteko informazio eta arriskuak kontuan hartzea eta ondo kudeatzen jakitea eskatzen du, betiere dauzkan ondorioak ulertuz.

lunes, 8 de septiembre de 2014

Zein behar formatibo garatu beharko genituzke?

Urteak aurrera doazen einean, aurrerapen teknologikoak eta berrikuntzak garatzen dijoaz. Ondorengo belaunaldiak formatzeko eta alfabetizatzeko lanaren ehuneko garrantzitsu bat irakasleei dagokienez, oso garrantzitsua da irakasleak behar formatibo horiek asetzeko konpetentzia digitalen berri izatea.

Guk etorkizuneko irakasle bezala, konpetentzia digital horiek jorratu beharko genituzke, etorkizun batean geure ikasleak formatzeko. Konpetentzia digital horien barruan, aplikazio, aparatu eta programa berrien erabilpena sustatzea proposatuko genuke. Horretarako, zenbait kurtso edota ikastaro burutu beharko lituzke irakasle izan nahi duen horrek. Modu honetan, egokitzen zaizkion ikasleak konpetenteak izatera bultza ditzake irakasleak inguratzen gaituen mundu digitalean.

Zein formakuntza digitala behar dugu IKT-n?

Irakasle on bat izateko, besteak bestek, ezinbestekoa da gaur egun formakuntza digital egokia izatea. Baina, zer da formakuntza digital egoki bat izatea? Lehenik eta behin, oso garrantzitsua da irakasleak ordenagailu eta beste zenbait aparatu digitalen ezagutzen berri izatea. Aparatu horien barruan software-ak ezagutu eta erabiltzen jakin behar ditu. Garrantzitsuenen artean Word, Excell, PP... aurkitu ditzakegu, eta horiei ahalik eta zuku handiena ateratzeko oso interesgarria izango litzateke mekanografia jakintza minimo bat izatea eta programa hauek instalatzeko eta erabiltzeko gaitasuna izatea. Bestalde, internetek eskaini ditzazkeen abantail guztiei erreparatzen badiegu, argi geratuko litzateke irakaslea interneta erabiltzeko aukeraz baliatu beharko litzatekela. Modu honetan, gaur egun hain garrantzitsua den korreoa erabiltzeko prest egon beharko luke irakasleak, unean uneko albiste eta oharretaz jabetzeko aukera mundiala baita. Gainera, interneten informazioa kudeatzeko, antolatzeko, bilatzeko, moldatzeko, konpartitzeko trebezia ere eskuratu beharko lukete irakasleek, izan ere, trebezia hauen ezean nahiko konplikatua izango litzateke interneten ibiltzea. Azkenik, zer esanik ez hardware-aren funtzionamenduaren jakintza izatea zein garrantzitsua den aipatzea. Irakasleak aparatuak konektatzeko beharrezko kableen ezagutza izan behar du, baita on/off botoien erabilpen egokia edota kanoia erabiltzeko jakintza ere.