Zer da youtube?
Youtube, erabiltzaile moduan erregistratu diren nabigatzaileek bideoak partekatzeko eta igotzeko sortutako plataforma da. Erregistratu gabe dauden erabiltzaileak, publikoki igota dauden bideoak besterik ezin dituzte ikusi.
Zertarako erabiltzen dugu?
Gai jakin baten inguruko informazioa aurkitu dezakegu webgune honen bitartez. Unibertsala denez, bideo bat argitaratzen den momentu beretik argitaratzaileak badaki edonork ikusi eta komenta dezakeela, modu honetan, komunkazio bide erraz, azkar eta on bat lortu baitaiteke. Bertan, bideo aniztasun izugarria aurki dezakegu, hala nola, bideo zaharrak, gaur egungoak, dokumentalak, etxean sortutako bideoak, produktu ezberdinen instrukzio edo tutorialak, programak, bideoklipak, etab. Plataforma honen bitartez, zenbait autorek egiten dituzten publikazioak ospetsu bihurtu daitezke, euren zaletasuna plazaratzeko bitarteko aproposa baita, adibidez, gaur egun hain ezagunak bihurtu diren Justin Bieber edota Pablo Alboran bezala.
Nola erabiltzen da? Nola egin dezakegu kontu bat? Nola sortu kanal bat? Pribatua ala publikoa? Galdera guzti horien erantzuna jarraian azalduko dizuegun bideo tutorialean aurki ditzakezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario