Miren Pastor de Slidely by Slidely Slideshow
Teknografia teknologiak bizitzan zehar jasan duen garapen prozesuari deritzo, eta kasu honetan, gu jaio ginenetik ezagutu edota eskutartean izan ditugun teknologiak (digitalak zein ez digitalak) azaltzen ditugu teknografia hontan.
90. hamarkadan jaioak gara eta beraz, bertan jaio garen guztiok antzeko teknologiak ezagutzen ditugula suposatzen da; batzuk, zein urtetan jaio diren kontuan izanda (hamarkadaren hasieran, erdialdean edo bukaeran), zenbait gailu jaiotzetik ezagutu dituzte eta beste batzuk, ordea, hazten joan diren heinean ezagutu dituzte; Rubik kuboa, Game Boy-a, Play Station-a, Kasetea, bideo VHS-a... besteak beste. Natibo digitalak garela argi dago, horregatik batzuetan zenbait tresnen funtzionamendua gurasoek baino lehen erabiltzen jakin ditugula nabaria da. Beste aldetik, lehen pentsaezina zen argiz beteriko, musikadun... aparatuak gure eguneroko bizitzan normaltasunez murgilduta egotea.
Teknologia berriekin batera hazten eta gure garapenean ere hauek txertatzen joan gara; hala nola, NAN dokumentua, Bluetooth-a, USB-a, DVD-a, CD-a, telefono mugikorra, korreo elektronikoa eta Google. Teknologia etengabe garatuz doan arren, pixkanaka-pixkanaka hau erabiltzen jakin dugu. Gaur egun oso ohikoa bihurtu den ekintza bat, online erosketak egitea da eta aurrerakuntza hauek erosotasuna ere ematen digute.
Gainera, digitalki konpetenteak izateko berrikuntza teknologiko guztien berri izan behar dugu. Horrexegatik oraingo ia eskola guztiek Eskola 2.0 proiektua jarraitzen dute, hau da, ordenagailuak, proiektoreak... erabiltzen dituztela. Honela, garaian garaiko teknologiak ulertu eta erabiltzen jakingo ditugu. Gainera, normaltzat ikusten hasi garen ekintzetako bat jende heldua (aiton-amonak barne) teknologia digital berrietara moldatzen hasi direnarena da. Hortaz gain, haurrak ere txikitatik telefonoak eta halako gailu digitalak erabiltzen hastea ohikoa bihurtu da.
Gure IKT esperientzia hurrengoa izan da: denbora pasatzen joan den heinean agertzen joan diren teknologia berrietara moldatu garela, bai modagatik, baita beharrarengatik ere (eskolak eskatuta edota komunikatu ahal izateko). IKT-aren inguruan bidean aurkitzen joan garen gauza guztietatik gutxi gora-behera denetatik egiten dakigun arren, horietako bakoitzean sakontzea eta haren inguruan gehiago ezagutzea eta ikastea falta zaigu. Horretarako, ikastaro espezializatuetara joatea ondo legoke (adibidez, informatika ikastaroetara).
No hay comentarios:
Publicar un comentario